domingo, 9 de enero de 2011

"Backstage" saio dramatikoa

0 comentarios





Gaurkoan, saio dramatiko bat eskaintzen dizuegu. Saio honetan modeloak pasarelara atera baino lehenagoko momentuetan bizitzen dituzten sentimenduak erakutsi nahi dizkizuegu. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

viernes, 24 de diciembre de 2010

LAGA firmari egindako elkarrizketa

0 comentarios






Gaurkoan, LAGA-ko diseinatzaileei (Jose Iraolagoitia eta Arbil Irigoien) egindako elkarrizketa eskaintzen dizuegu. LAGA firma ospetsua, 1996an sortu zen eta 2004. urterarte soilik osagarriak egin zituen. 2004tik aurrera jantzi ezberdinak egiteari ekin zion eta egun LAGA, arropa, osagarri eta bitxikeriak eskaintzen dituen firma da.

jueves, 23 de diciembre de 2010

Tendentzia berrien inguruko erreportajea

0 comentarios





Ez dakizuela zer jantzi? Hona hemen udazkeneko eta neguko tendentzia berrien inguruko erreportajea.

viernes, 17 de diciembre de 2010

0 comentarios

Barakaldo Fashion Festival
Diseinatzaile gazteen feria antolatu du asteburu honetan Barakaldoko Udalak

Abenduaren 17,18 eta 19an, Barakaldo diseinatzaile gazteen elkargunea izango da. Udaleko Gazte Bulegoak Barakaldo Fashion Festivalen estreinako edizioa antolatu du. Feria honen helburua moda munduko izen eta proposamen berriak ezagutzera ematea da.
Stand ezberdinak herriko Los Hermanos parkean egongo dira, eta erakustokia goizeko 11etatik gaueko 10etara zabalik egongo da. Igandean, aldiz, lehenengo edizio honi amaiera emango zaio arratsaldeko 8etan. Bertara hurbiltzen direnak, parte hartzaileen produktuak erosteko aukera izateaz gain, desfile, sariketa, doako tailer eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izango dute.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)