viernes, 17 de diciembre de 2010


Barakaldo Fashion Festival
Diseinatzaile gazteen feria antolatu du asteburu honetan Barakaldoko Udalak

Abenduaren 17,18 eta 19an, Barakaldo diseinatzaile gazteen elkargunea izango da. Udaleko Gazte Bulegoak Barakaldo Fashion Festivalen estreinako edizioa antolatu du. Feria honen helburua moda munduko izen eta proposamen berriak ezagutzera ematea da.
Stand ezberdinak herriko Los Hermanos parkean egongo dira, eta erakustokia goizeko 11etatik gaueko 10etara zabalik egongo da. Igandean, aldiz, lehenengo edizio honi amaiera emango zaio arratsaldeko 8etan. Bertara hurbiltzen direnak, parte hartzaileen produktuak erosteko aukera izateaz gain, desfile, sariketa, doako tailer eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izango dute.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

0 comentarios:

Publicar un comentario