viernes, 19 de noviembre de 2010

Izarren jantziak Zubiarten

Urriaren 20tik aurrera filme ezberdinetan azaldutako arropak ikusgai egongo dira Bilboko Zubiarte merkatal zentroan. Bertan, hiru astetan zehar, azken urtetako pelikula garrantzitsuenetan azaldutako Sastrería Cornejoren jantziak ikustea posible izango da.

Hauen artean, Pénelope Cruzek La niña de tus ojos filmean eramandako soinekoa egongo da edota Alejandro Amenábarren Agora pelikulan azaldutako jantzi bat. Bestetik, Russell Crowe eta Cate Blanchett protagonista izan ziren Robin Hooden bi traje ikustea posible izango da.

Sastrería Cornejo, 1920an sortu zen enpresa, zine aretoetan arrakasta itzela izan zuten filmetan ikusten ziren jantzien diseinatzaileak dira, esaterako Prince de Persia, Alatriste, El rey pasmado o Elizabeth.

«Klitxe asko faltsuak direla demostratu da; errege, erregina, heroi eta bilauek ez zirelako horrela jazten», azaltzen dute erakusketaren antolatzaileek. «Jantzi hauek ikerketa historiko zurrunen emaitza dira, idatzizko iturriak ez ezik garaiko aztarna piktorikoak, litografiak eta margolanak ere kontuan hartzen dituena», azpimarratzen du Sastrería Cornejok.

Egun, begirada etorkizunean jarrita daukate, izan ere, Biutiful, Balada triste de trompeta edota También la lluvia bezalako pelikuletan azalduko diren jantziak euren ekoizpenak dira. Beraien hitzetan «joskintza zine arloko profesionalei baino interesatzen ez zaien elementua da. Modaren senide pobrea gara». Beraz, Zubiarten aukera aproposa daukate erakusteko filmetako jantziek xarma handia eduki dezaketela.

ITURRIA: elcorreodigital.com

0 comentarios:

Publicar un comentario